14 AITAK EMAN ZERAUTAN

AITAK EMAN ZERAUTAN

Aitak eman zerautan
zerurat Juaitean
Enetzat mahastia
hartzeko lanean
Arta nezala, aitak
bezala, aitzur eta jorra
Laguntzat hor nuela
sotoko oporra.
  
Etxe xuri ttipi bat badut
mahastian,
Sasar, udar, piko,
mertxiken artean,
Etx'aitzinean, loren
erdian, baratze alorra,
Dutxuluaren pean...
sotoko oporra.

Mahastian xoriek goiz
dute kantatzen
Orduan bozkarioz lanari
naiz lotzen;
Gero zait hasten,
bihotza hozten,
Agortzen zintzurra,
Laster dut eskuratzen..
sotoko oporra.

Ez dut hiritar gisan
gosari ttikia :
Bixkotxatto batekin
edari bixia
Nik dut ogia, axal gorria,
bai gasna gogorra,
Eta arno xuritik... sotoko
oporra.

Bertsu hauk egitean ipa
goxoa zen
Sotoan hari nintzen
arnoen aldatzen,
Donado hemen, zein
ongi naizen
Esin dut aitorra,
Tente xutik aldean...
sotoko oporra.