16 DAMA GAZTE XARMANTA BAT

DAMA GAZTE XARMANTA BAT

Dama gazte xarmant bat jiten zaut bixtara,
Iduritzen baitzeraut zeruko izarra !
Ama batek hazteko, hori zerbait bada ;
Gure salbatzaileak kontserba dezala !

Gau on gizon gaztea, konpañiarekin !
Gostu du egoitiak ixtant bat zurekin ;
Badakizu mintzatzen errespeturekin,
Jainkoak har zitzala hil-ondoan berekin !

Ene maite pollita non ote den bizi,
Bazinakikeia zuk haren zerbait berri ?
Aspaldi ikusterajoan nahia beti...
Errozu ene partez, milaka goraintzi

Ez zinukeia hobe zuhaurek joaitea,
Nitaz igorri gabe komisionea ,
Samurturen ote den ez zaitela fida ;
Zato enekin eta, biak joanen gira.