23 AGUR XIBERUA

AGUR XIBERUA

Sor lekhia utzirik
gazte nintzalarik,
Parisen sarthu nintzan kora-
jez betherik.
Plazerez gose
eta burian harturik
behar niala alegera bizirik
Bostetan geroztik,
nisar egiten dit,
Xiberua zuri.
           
Agur Xiberua,
bazter guzietako
xokhorik eijerrena!
Agur sor lekhia,
zuri ditit ene ametsik
goxuenak.
Bihotzan erditik bostetan
elki deitadazut
hasperena,
zu utzi geroztik
bizi niz trixterik,
abandonaturik,
ez beita herririk,
Parisez besterik,
zu bezalakorik.

Palazio ederretan
gira alojatzen,
eta segur goratik aide
freska hartzen,
Gain behera soginik
beitzait uduritzen
Orhi gainen nizala
agitzen...
Bena ez dira heben
bazterrak berdatzen,
txoriak kanthatzen!

Ametsa, lagun nezak ni
Atharratzerat,
ene azken egunen han
iragaitera,
Orhiko txoriaren khantuz
behatzera,
pharka ditzan nik egin
nigarrak.
Hots, xiberutarrak,
aintzinian gora
euskualdun bandera.