34 BALDORBA

BALDORBA

Ezkil gabeko elizen
Eremu emankorra,
Giza murzurik
Zure ardientzat.

Oi Baldorba !
Eguzki eta haize idor,
Mahats-ardo ibai,
Galburuarena.

Lur gorri, harri landu,
Mailu eta xixelaren kantu.
Gitarrazko alakiketan,
Armeniako kanun ahots
urratuan.


Oi Balborda !
Esazu nor zen bidetik
Baztertu zintuen
madarikatua

Zure erriño erromanikoa
Erdi izoztu eta leloturik
Utzi zuen
madarikatuaren
Izena nahi dut.
Oi Baldorba !
Esazu nor zen bidetik
Baztertu zintuen
madarikatua!

Oi Baldorba
Zutaz orait eta
Zuri nagozu.

Kantu bat laburra
da eta
Pentsa zuk,
Esaten ez dizudan
hartaz.

Oi Baldorba !
Esazu nor zen bidetik
Baztertu zintuen
Madarikatua.