36 BONETA ETA TXAPELA

BONETA ETA TXAPELA

Iragan egun batez egin dugu irri ;
Hortaz nahi deiziet eman zerbait berri
Pareisetik jin zaiku bidajez Pettiri/
Urte bakotx forttuna eginik uduri.

Agur eta zertan hiz, Pettiri gaizua ?
Ene haur-denborako kantuko aizua !
Igaran duk ordunko denbora gozua,
Eta hi aberastu, ezpehiz zozua !

Parisetik horra nuk zien ikustera,
Han untsa bizi gutuk, adixkide Pierra.
Hiaurrek ikusten duk egin diat afera/
Txapela ezarri diat burutik behera.

-Txapela baduk bena arin barnekua :
Nun utzi duk boneta Euskal-herrikua ?
Txapel horrek eztereik edertzen kaskua :
Basta ederra gatik, asto duk astua.

-Eztiat ez axolik laiduen batere !
Han ezagutzen diat hanixko andere !
Itxuari so-ginez aberats bai ere
Ezkunturen ahal nuk, ez erran deus ere.

-Arren, baduk ideia hola ezkuntzeko ?
Lagun franko badukek hortan segitzeko.
Ofizio bat balitz Parrisen hartzeko,
Aberats izan gabe, auher bizitzeko !
.