57 MARIA SOLT TA KASTERO

MARIA SOLT TA KASTERO

Maria Solt eta Kastero, bi amoros zahar bero,
Hirurogei-hamarna urtetan, hartu die amorio
Kastero Jelostu gero, Maria Solt ezarri kanpo

Maria Solta dua nigarrez, izorra dela beldurrez
Bamets-Bordako anderiak, kontsolatu du elez
Emazte zaharrik okupu agitzen eztela ez

Maria Soltek arrapostu Santa Elisabet baduzu
Saintu zahar bateganik okupu agitu duzu
Kastero ere bada saintu, hala nizan beldur nuzu

Kastero eztuzu saintu sobera burhauti duzu
Elizalat juan eta tabarnan egoiten duzu
Kastero denagatik saintu Maria Solt antzu zira zu