NIGARREZ SORTU Nigarrez sortu nintzan, nigarrez hiltzeko; Ez ordean munduan luzaz bizitzeko : Jendek ainitz dute erraiten frango, Aita ama maiteak, zuen biendako. Aita ama maiteak, mundura zertako Eman izan nauzue zorigaitz huntako ? Nik ez nuen hobenik hola tratatzeko ? Federik eman sabe abandonatzeko. Sortu nintzen ordutik hiru oren gabe, Bero-xoko batean gaixoa eman naute; Nihaur bakarrik bizi, xoriak haurride, Ene kontsolatzerat kantuz heldu dire. Ni goizeko aroan hementxe paratu; Geroztik eguzkia gainetik pasatu : Aita gorde da eta amak nau ukatu ; Ez ote naute behar norbaitek altxatu ? Sorte trixte huntan naiz... mundura etorri, Oi hemen niagozu/ bildotx bat iduri : Lurra sehaska eta zerua estalgi, Norena ote naizen Jainkoak badaki Zeruan eguzkia zelarik apaldu, Andre gazte bat zaitan aldetik pasatu; Aingeru bat nintzela zenean ohartu, Amultsuki ninduen besoetan hartu. Zato enekin, zato, aingeru maitea ! Dolugarri laiteke zu hemen uztea... Bozkario enetzat zutaz jabetzea; Erakutsiko dautzut zeruko bidea... Bataiatu ondoko goiz alba gorritan Jainkoak bildu zuen agur ederrean : Haurra ez da galduko munduko bizian : Aingeruekin dago zeruko lorian. |