68 TTIKI TTIKITIK

TTIKI TTIKITIK

Ttiki-ttikitik aita ta amak fraide ninduten nonbratu,
Bai eta ere Salamankarat ixtudiante bidaldu :
Salamankarat nindoalarik bidean nuen asmatu
Ixtudiante tunante baino hobe nuela ezkondu.

Ostatu xume pollit batean gosez selditu bainintzen
Nexka xarmant bat ari zitzaitan
mahainean zerbitzatzen :
Begia kartsu ezpaina lore, enekin aise mintzatzen.
Aingeru hori ordu berean ene bihotzian sartu zen.

Hitz erdi batez maite nuela erran nion beharrira;
Bainan gaixoa, herabetua, ihesi joan zen kanpora.
- Ez ahal nuzu, izar ederra, kondenatzen infernura !
Ez da sekulan ene gogotik histuko zure itxura.

Jainko maiteak egin banindu zeruetako giltzan,
Azken orenean jakingo nuen atea nori ideki :
Lenik aitarri, gero amari, gero anai-arreberi, azkenian eta segeretuan ene maite pollitari.