ZAZPI EUSKAL HERRIEK (GAUDEN GU EUSKALDUN) Zazpi Euskal Herriek bat egin dezagun, guztiok beti-beti gauden gu euskaldun. Agur eta ohore Euskal Herriari Lapurdi, Baxenabar, Zubero gainari; Bizkai, Nafar, Gipuzko eta Arabari. Zazpiak bat besarka lot bitez elkarri. Haritz eder bat da gure mendietan, zazpi adarrez dena zabaltzen airetan. Frantzian, Espainian, bi alderdietan: hemen hiru eta han lau, bat da zazpietan. Hi haiz, Euskal Herna haritz hori bera, arrotza nagusiturik moztua sobera. Oi gure arbasoak ez, otoi ez beira, zein goratik garen gu jautsiak behera! Ekalde-lberian noiz ote sortua? Lau mila urte huntanhunat aldatua; hain handi eta azkar lehen izatua orai gure haritza zein dan murriztua! |