ITURRINGO AROTZA
Iturringo arotza, Erramun Joakin
Asarre homen zaude zeren degun jakin
Santurik ez laiteke fidatu zurekin:
San Kristobal urtuta joaliak egin
Arozak erran dio bere andreari:
« Urtu behar dinagi: ekarra Santu hori ».
« Gizona, zerta zoaz? Bekatu da hori. »
« Etzionazu erranen sekulan nihori »
Iturringo garaile, Ramuntxo Joakin,
Asarre omen zira zeren dudan jakin.
Konfesa zaite ongi erretorarekin:
ez dute zer fidatu Santuek zurekin.
Kobrezko Santurikan inon bazarete,
Egoten al zarete hemendik aparte:
Baldin arotz horiek jakiten badute,
Joarien egiteko urtuko zaituzte.