09 EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ

EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ


Euskal Herrian euskaraz
nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi, euskaraz eta
hortara goaz,
bada garaia noizbait
dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Zabal bideak eta aireak
gure hizkuntzak har
dezan arnas
bada garaia noizbait
dezagun
guda hori gal edo irabaz
(berriz)

Euskal Herrian euskaraz
Hitz egiterik ez bada
bota dezagun demokrazia
zerri askara
geure arima hiltzen
uzteko
bezain odolgalduak ez
gara. .

Hizkuntza gabe
 esaidazue
nola irtengo naizen
plazara,
geure arima hiltzen
uzteko
bezain odolgalduak ez
gara (berriz)

Euskal Herri euskalduna
irabazteko eguna
pazientzia ere aurretik
behar duguna,
ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten
gaituena ?

Zer Euskal Herri
litzake bere hizkuntza ere
galtzen duena.
Ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena ? (berriz)