08 PILOTARRIEN BILTZARRA

PILOTARRIEN BILTZARRA

Agur, agur, jente guziki agur bihotzetik
Zaharrak eta gaztiak bildurik urrunetik
Eskualdun joko jaunari bere lur harrotik
Lili eder bat da egun zabaltzen iItzaletik.

Gizon gaztentako beharra,
Ta zaharren indarra,
Gora kanta obra ederra,
Pilotarien biltzarra !

Gure Jinko Jaunak deizku ezarri mundian
Txorik kantuz oihanian et'ardik mendian,
Untzietan mariñelak itsaso-erdian
Eta pelota maitia Eskual Herri aldian.

Arbolarik ederrena oihanian haitxa
Aize handirenak dio eztela ez tatxa :
Eskualdun pilota horri ez besuak kutsa ,
Beti nausi izan dadin, denek dezasun altxa !