11 ZAZPIAK OIHAL BATETIK

ZAZPIAK OIHAL BATETIK

Mundu guztiak
aditutzen du
euskaldunaren negarra
alde batera nahiago nuke
ez banintz hemengotarra

Enpeinatzea ez bada
libre,
alferrik dugu indarra.
Hau da txoriak gari tartean
Goseak egon beharra.

Antzerki hontan lau
pertsonaia
ta jokolari bakarra
arbolak berak
erakusten du
ostoa eta adarra.
Enpeinatzea...

Sutan pizturik darrai
oraindik
sugai berriz lengo gerra,
oharkabean ez zen mintzatzu
Txirrita poeta zarra
Enpeinatzea...

Zazpi ahizparen gai den
oihala
ebakirikan erditik
alde batera hiru soineko
utzirikan lau bestetik.
Guraiziakin bereizi arren
bakoitza bere aldetik
ezagutzen da jantzi direla
zazpiak oihal batetik.

Oihal bera da gure jantzia
sortu gintuzten unetik
ez du munduak kemenik
sortu
  kentzeko gure soinetik
Guraiziakin... (bi aldiz)