12 IDUZKI DENEAN

IDUZKI DENEAN

Iduzki denean, zoin den eder itzala !
Maitia, mintzo zira, plazer duzun bezala :
Egiten duzula Mila disimula,
Iñorant zirela ; Erraiten duzula
Bertzetaik naizela, Faltsuki mintzo zira.

Zazpi urtez beti jarraiki zait ondotik,
Erraiten zaundala, ez dut bertze maiterik :
Hitzer fidaturik Nago tronpaturik,
Gaixoa tristerik, ez dut eiten lorik,
Ez Jan edan onik, Maitia,zure gatik.

Oi! ene maitia, nik ere zure gatik,
Pasatzen dizuk nik, zonbeit sabeleko min.
Ezkonduz zurekin, samur ait'amekin
Behar nindeite jin, ez dakit zer egin,
Ez eta nola jin, nik neure etxekoekin

Oi! ene maitia, nun duz'izpintua
Fediaren jabe aita deraukazula ?
Atxikazu fedia, maita bertutia,
Libra kontzientzia, munduko bizia
Labur da, maitia, ez zaitela kanbia !