19 EPERRA

EPERRA

Eperrak badititzu bere bi hegalak
Bai eta burun gainian kokarda ejer bat
Zuk ere balinbazunu gaztetarsun ejer bat
Neskatilen gogatzeko bilo holli polli bat.

Amorosak behar luke izan lotsa gabe
Gaiaz ebiltzia ez uken herabe
Egunaz ebiltia desohore leike
Txoriak ere oro haier soz dirade.


Ebili izan nuzu gaiaz eta beti
Eia ! atzamanen nianez lili ejer hori
Azkenian atzaman dut oi! bena tristeki
Lumarik ejerrena beitzaio erori

Mundian ez da nihur penarik gabe bizi
Nik ere badit aski hoitan segurki
Nik desiratzen nizun ezkuntzia zurekin
Bena ene aitak eztu entzun nahi hori.