PARTITZEKO TENORIA Mila zortzi ehun'ta berroi hemeretzi : Kantore berri batzu nahitut ezarri Penetan direnentzat, oi, kontsolasarri! Gauzak har ez ditzaten sobera barnegi . Kantu hauk eman ditut nere buruari, Zeren bihotzian dut hainitz sofrikari! Gorte eginik nago izan eder bati, Eta ni malerusan zortian erori ! Partitzeko tenona huna non den jina, Urrikaltzeko baita kasu huntan dena, Izar baten uzteak emaiten daut pena, Zeren hura bainuen munduan maitena. Izar xarmegarria, oi penetan gira, Pena doloriak oro sure gainean dira, Zure hitzetan fidel egoiten bazira, Jainkoaren graziak gu ganako dira. Graziak hausten dira, oi denborarekin, Eta partikulazki, zure'ta nerekin, Ezkontzekotzat beraz biak elsarrekin, Armadetako berri behar dugu jakin. . |