25 AITORREN HIZKUNTZ ZAHARRA

AITORREN HIZKUNTZ ZAHARRA

Aitoren hizkuntz zarra nai dugu zabaldu.
Muduaren airrean gizonki azaldu.
Baldin gure zainetan odolik badugu
Euskaldunok euskaraz hitzegin behar dugu.

Lendabiziko hitza haurtxo nintzanean,
Amaren besoetan bular barrenean.
Hitzok esan zizkidan hizketan garbian,
Gorde euskara semetxo, bihotzan erdian.

Amatxok esan zidan, heriotz aurrean
Agur semetxo laztan, laster naiz lurpean
Euskeraz otoitz egin neure lur gainean
Euskera entzun nai dut nik bai zorionean.

Gora euskara maitea, zoragarriena,
Euskaldunon artean maitagarriena.
Munduan sortu zenik, hizkuntza zarrena
Gora eta gora beti gure euskara ederra.