| AI ZER PLAZERA Ai zer plazera bost urthen buian sor-lekilat utzultzia ! Ene herria, etsitu nian zure berriz ikhusita. Aski sofrituz nik hanitxetan desir nukian hiltzia ezpazuntudan hain maite ukhen, oi Ama Uskal-Herria ! Hanitxen gisa partitu nintzan etsaien gudukatzera, gogua bero, bihotza laxu eta kasik alagera, ezpenakian orain'ordian zer zen amaren behar; hari phents'eta biga-bostetan aiher zitazun nigarra. Erresiñula khantari eijer libertatian denian, bena trixturan higatzez dua kaiola baten barnian gu ere, Ama, hala guntutzun tirano haien artian zure ametsa kontsolagarri trixtura handienian |