27 AMODIOA ZOIN ZOROA

AMODIOA ZOIN ZOROA

Amodioa zoin den zoroa mundu guziak badaki.
Nik maiteño bat eta beste batek eramaki...
Jainko maiteak gerta dezala
enekin baino hobeki...!

Azken bestetan esin nituen izarraren ezgutzak,
Denen artean ageri ziren haren begi urdin-beltzak;
Irri pollit bat egin baitzautan,
piztu zauztan esperantzak.

Geroztik ere mintzatu gira, eia nahi ninduenez...
Harek bieetan baietz erranik/
pentsa kontentu nintzanez !
Ez nuen uste haren agintza betea zela gezurrez.

Orai bihotza urtua daukat urean gatza bezala;
Izar onaren argien ordain, izigarnko itzala !
Ohoin tzar batek berriki joanik,
nola naiteke kontsola !