28 ANTTONI eta ANTTON

ANTTONI eta ANTTON

Antonek : Antoni! Antoni!
Ate ondoan nago ni,

Antonik : Ai, Anton ! Ai, Anton !
Ate ondoan, hor konpon.

Antonek:
Ormatxoriak negu gorrian ez du atsegin elurra
Zerua goibel, kabia hotza, ta janari gabe lurra
Ai maite, nere bihotzak duan zure hotzaren bildun
Biontzat kabi bat berotzeko bilduko nuke egun

Antonik:
Enarak ez du behin egindako kabirik iñoiz aldatzen
Urtero beti kabi haretan umeak ditu bazkatzen
Baña zu, Anton enara txarra zaitut neretzat billatzen
Jai bakoitzean nexka berria ikusten zaitut maitatzen