29 ARA NUN DIRA

ARA NUN DIRA

Ara nun diran,
mendi maiteak,
Ara nun diran zelaiak,
Baserri eder zuri-zuriak,
Iturri eta ibaiak,
Hendaian nago
txoraturikan,
Zabal-zabalik begiak ;
Ara Euskadi, lur hoberikan
Ez da Europa guztian !

Gero pozik bai
Donostiara
Okendo'aren lurrera,
zeru polit hau utzi
beharra,
nere anaiak, hau pena :
irutxulueta maitasarria
Bere tokia zu zera :
Beneziaren grazi guziak
gaur Donostian badira.

0! Eskual Herri
eder maitea
hara hemen zure semea
bere lurrair muñ ematera
beste gabe etorria ;
zuregatikan emango nuke
pozik, bai, nere bizia ,
beti zuretzat, hil arteraño
gorputz ta anima guzia.

Agur bai agur, Donostiako
nere anaia maitiak
Bilbaotikan izango dira
aita-zarraren berriak
eta gañera hitz neurtuetan
garbi esanaz egiak,
Sud'Amerikan
zer gertatzen dan
Jakin dezaten guztiak