ARGI ZIRRINTA ZENIAN Ai, ai, ai neskatxa Goizeko lanbrotsan Zure soak zauztan Goi-izarrak eman Barnea dirdiran Bai eta ikaran Jarri nintzan bertan Zure ondo hartan. Argi zirrinta zenian, kalian Donibaneko hirian Treina hartzerat nindoan, goguan Pena nuela alan Nexkatxaño bat bidian, abian Ikusi nuenian Haren zama nik hartzian, eskian Hundik nuen herian.. . Baionarako zirare, ni ere Baditut hogoi urte... Uztailez ditut nik bete, zuk ote Baduzuia hoinbeste ?„ Zer adin dutan jakiteko zer dikek Hiretako egite. Zuzenago litzakidek, entzute, Bai alez naukan maite.. Zure ta ene ixtorio, maiteño Izan zen holaxeño... Ezkondu ta ondoko, urteko Baginuen mimiño Geroztik orai artino, zazpiño, Jin zaizkigu oraino, Bainan dolurik hortako nehoizno, Etzaut jin gogoraino |