EÑAUT BIDEGORRI Etzian aberatsa etzian pobrea Bainan haren bihotza zer urrezko kalitza. Jakin duka berria Eñaut Bidegorri hil dela Atzo dena irria nork erran egun hilen zela Lurreko itzulia harek egin loreak bezala. Gurekin herriz herri pestaz ibili duk frangotan Nexkek harentzat begi Hain zukan trebe fandangotan Oto, batek moztu dik/ gaixo Eñaut, hogoi urtetan Eñaut-en goraintziak zoin bero zitaizken orduan Gazte lasun guziak baigintuen bere goguan Gu hemen utzirik-e bera balitz orai zeruan Adixkide bat zer den nik bihar dut hori jakinen Bihar bakar bakarrik Eñaut gabe bainiz gelditzen Ai! Eñaut adixkide hik baninduk hire ganatzen |