41 ENE MAITE XARMEGARRIA

ENE MAITE XARMEGARRIA

Ene maitea, xarmegarria,
Dohain ederrez zirela betea.
Zuk egin afruntua sartu zait bihotzera,
Heldu baitzait gogora, ardura.
Niz orai pena; zure malurra
Denborak emanen du agertzera.

Xoratu nauzu, tronpatu nauzu,
Ene bihotza eritu dautzazu :
Denborak beharko du ene pena kasatu,
Bihotz'alegeratu, sendatu :
Hobe bat ustez, nauzu kitatu.
Zure malura hortan egin duzu.

Zuk kitaturik, xangrinaturik,
Bi urte egotu naiz pasaturik.
Ene bihotz tendrea, nihor maite gaberik,
Etzegoken bakarrik tristerik.
Maite berri bat du hautaturik,
Hark ezarri nau alegeraturik.

Adio enea, lehen maitea,
Desir onez dut bihotza betea.
Zuk egin afrontua aspaldi barkatua
Desir dautzut, gaixoa zerua;
Munduan ere bizi luzea,
Eginik zure gostuko maitea.