FURRA, FURRA Furra furra fandangoa, hortxe duzu fandangoa geure gustukoa. Gaur goizean jeiki naiz suerte onean, tanke bat topatu dut neure kafesnean ; ez dakit zer daukagun bakea ala gerra bainan nik badaezpadan egin dut puzkerra Zerbait egitekotan zuzen eta artez zorri bat garbitu dut, ur pistola batez, orain galdurik nago beldurrez beteta munizionk gabe gelditu naiz eta. Neure arma bakarra dut akordeioa, hauspoari eraginez dirudi lehoia ; eskua jaten badit on egin dezaion Cervantesi holakorik gertatu zitzaion. Eta orain banoa berriro ohera, bila ez badatozkit lolo egitera ; bihar ikusiko da zer dagoen berri, Jakintsuenak ere ezin du igarri. |