43 GOIZEAN GOIZ JEIKIRIK

GOIZEAN GOIZ JEIKIRIK

Goizean goiz jeikirik
argia gaberik
Urera joan ninduzun
pegarra harturik

Jaun txapeldun gazte bat
jin zautan ondotik
Heia nahi nuenez
urera lagunik

Nik ez nuela nahi
urera lagunik
Aita beha zagola
salako leihotik

Aita beha zagola
ezetz erran gatik
Pegarra joan zerautan
besotik harturik

Urera ginenian
ez ginen egartsu
Galdegin zautan ere
zonbat urte tutzu

Hamasei hamazazpi
orain'ez konplitu
Zurekin ezkontzeko
gaztexegi nuzu

Etxerat itzultzeko nik
dutan beldurra
Ez jakin nola pentsa
amari gezurra

Arreba nahi duzu
nik erakuts zuri
Etxerat etortzean
zer erran amari

Urtxo xuri pollit bat
gabaz dabilana
Hark ura zikindurik
egotu naiz ama

Dakigunaz geroztik
zer erran amari
Dugun pegarra pausa
gaitezen liberti