53 KANTORE BERRI

KANTORE BERRI

Kantore berri xarmant batzuen
hastera noa kantatzen,
Iñorant denik balinbada
guziek jakin dezaten:
Guziek badakizue badela
izar berri bat Luzaiden,
Eztitatsunez betia da eta
Guziak ditu xarmatzen,
Gaixoa hasi da tristatzen.

Jaun Jainkoaren probidentzia
ez dea bada haundia?
Irauzketako plaza hortan
holako argi noblia,
Argi horrek merezi luke
ederki adoratzea,
Ofrendatzak emakozue
Mirra edo Intsensua,
Ahal duenak urrea.