54 LAIDA PILOTARI

LAIDA PILOTARI

Ilargiaren pare da pilotaria :
Korpitza sano eta zohardi begia !
Txerkatzen du leialki plazan jokatzia,
Bere Eskual Herria gora laidatzia.

Zeluko Jinko Jauna, gutzaz orhit zite,
Pilotarien Biltzarraren zu jar zite jabe,
Gazte horiek ondotik har dezaien parte.
Zer litzateke Eskual Herria pilotarik gabe ?

Eder pilotaria, agertzen delarik
Ainguru baten gisa xuriz beztiturik
Gogua arin eta kurajez beterik
Harek eztu ordian nihuren beldurrik

Zeluko Jinko Jauna...

Perkaiñen denboratik bai eta orai da
Plazetan zunbat luta eginik izan da ?
Zunbat txapeldun Jeiki ? Hemen hanitx bada.
Nihuntik ez laiteke pilota galtzera.



Hitzak: Etxahun Iruri
Musika: Etxahun Iruri
Interpretazioa: E. Martikorena