70 URTXINTXAK

URTXINTXAK

Urtxintxak oihanian jauzika,
Aldaxkatik aldaxkara...
"Zuk erradazu, ama zendako
Ez diren erortzen lurrerat?.."

Nik ere nahi nuke izan urtxintxa bezala!
Hain gora, hain trebe, izaiteko libre!...

Urtxintxak olhanian zintzilik
Buruz behera buztanetik !
"Zuk erradazu, ama, zendako
Ez duten buruko minik?.."

Nik ere nahi...

Urtxintxak oihanian karruxkaz,
Neguko bildu intzaurrekin...
"zuk erradazu, ama, zendako
Ez dezaketan egin berdin?.."

Nik ere nahi...