71 XARMEGARRIA ZIRA

XARMEGARRIA ZIRA

Xarmegarria zira eder eta sazte,
Ene bihotzak ez du zu baizikan maite.
Bertze zonbait bezala, ote zira libre ?
Zurekin ezkontzeraz dudarik ez nuke.

Xuri gorria zira, arrosa bezala :
Profetak ere dira mintzo hola hola.
Araberan bazinu gorputza horrela,
Iduriko zinuen... zeruko izarra.

Oi maitea, zatozkit, plazer duzunean,
Nehork ikusi gabe, ilun-nabarrean ;
Lagun bat badukezu joaiteko bidean :
Hark ezarriren zaitu trankil bihotzean.

Plazer eginen duzu, ixiltzen bazira,
Haur iñorantak hola tronpatzen baitira
Ez da enetzat ina holako segida,..
Bertzalde zure baitan ez naiteke fida !

Adios beraz orai, ene arraroa,
Hori dela medio herritik banoa ;
Bihotza trixte eta kexuan gogoa
Beti jarraikiren zait zur'amodioa.