72 XORIERI MINTZO ZEN

XORIERI MINTZO ZEN
Xorieri mintzo zen, mintzo zen errekari
Oihaneko zuhaitzeri ta zeruko izareri
Mintzo zen haizeari, xoro batentzat zaukaten
Xorieri mintzo zen, xoro batentzat zaukaten.

Ez zakien irakurtzen gizonen liburutan
Bainan ongi bazakien zeruko seinaletan
Zeruko seinaletan ta jenden bihotzetan

Haurrek zuten harrikatzen zahar gaztek trufatzen
Etxekoak berek ongi laneko baliatzen
Laneko baliatzen eta gosez pagatzen

Hil da xoroa bakarrik bakarrik da ehortzi
Ez zen han kristau batere salbu lau hilketari
Salbu lau hilketari ta apeza kantari

Hilobian ezartzean haizea zen gelditu
Xoriek ziren ixildun, zerua zen goibeldu
Zerua zen goibeldu ta jendea orroitu.