ABERRIAREN MUGAK

Garazi Kantuz 2017   05  ABERRIAREN MUGAK


 ABERRIAREN MUGAK

Nire aberria lurra bezain zaharra da
baina ez da lura bakarrik
haizeak bezala inguratzen nau eta
lotzen askatzen nauelarik.
Nire aberria suaren antzekoa da
beti bera, berria beti
epeltzen nau kanpoan hotz dagoenean
ta erretzen ere badaki.

Aberriaren mugak, euskararenak
gure baitan daude gehienak
euskara zabalduaz lau haizeetara
zabalago egiten gara.

morceau musical

Nire aberria harizko herria da
hitzezkoa eta hitzekoa
altzairuzko txakolin, ardo zurezkoa
eta hondar anonimoa.
Nire aberria burdin bihurria da
oroimenean arindua
itsaslaminen baten herdoilezko kantu
etorkizunez fosildua. Aberriaren ... (BIS)

(Joxerra GARZIA / Txomin ARTOLA)