GOGOAREN BAITAN


GOGOAREN BAITAN

Erabaki nuen, tinko ta fermuki.
Ez zitzaidala gertatuko,
Maitasun saretan, ez nintzela berriz
Uste gabean eroriko.
Bi begi izpitxu, irripar ezti bat
Izan dira nere galtzaile,
Geroztik hor nabil. arantzetan dantzan,
Ezinezko amets sortzaile.

morceau musical

Urrezko txanpon bat, eman gogo nuke
Sorgin bat bilaka banedi,
Ezina egikor, aldatzeko aiña
Gezurra bihurtzeko egi.
Zer den ona edo, zer ote den txarra
Jakin beharko nukelarik
Sumendi gainean, erretzen ari naiz
Ba al dago irtenbiderik ?
Zu hor zaude, dantzan jauzitan
Zer debru bada pasatzen zait gogoaren baitan.


morceau musical

Geroak zer dakar, ez dut pentsatu nahi,
Uneak nahi ditut bizi.
Lau egun dira ta, bi omen lanotsu
Galtzera ez ditut nahi utzi.
Hitzaren jokoan, itxura emanez,
Gorde nahiko nuke dena.
Biluzia nauzu, izan zarelako,
Egoera hunen sormena.

morceau musical

Erabaki nuen, tinko ta fermuki, .... amets sorlzaile.
bis (Zu hor zaude, dantzan, jauzitan,
(Zer debru bada pasatzen zait gogoaren baitan
pasatzen zait gogoaren baitan
pasatzen zait gogoaren baitan


morceau musical

(Anje Duhalde / Musika: John Hiatt)